Hezitzaileek egin dute beren "udalekua"

2022/05/24
Bertso Udalekuetarako prestatzeko elkartu ziren begirale, zuzendari, sukaldari eta praktiketan ariko diren begiraleak.

Maiatzaren 20tik 21era Allon (Nafarroa) elkartu ziren Bertso Udalekuetako bost txandetan ariko diren hezitzaileak. Guztira, 31 lagunek osatzen dute taldea: begiraleak, zuzendariak, sukaldariak eta praktiketan ariko diren begiraleak.

Prestaketa saio honetan udari begira jarri eta egingo dituzten lanetarako prestatzen dira hezitzaileak. Laster, uztailean, Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan egingo dute bat parte-hartzaile gaztetxoekin.

Allon elkartu ziren hezitzaileak. / XDZ