Heriotzari kantari, Hitzetik Hortzeran

2015/10/29
Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, izango dugu ikusgai telebista-saioaren atal berria.

Igandea Santu Guztien Eguna izanik, heriotzaren inguruko saioa izango du Hitzetik Hortzerak denboraldiko seigarrena. Bertsolariek heriotzari loturiko gai baten aurrean nola jokatzen duten ezagutzeko aukera izango dugu, eta horretarako Aitor Sarriegi eta Unai Iturriaga bertsolarien azalpenak izango ditugu lagun. Joxe Agirrek, Sustrai Colinak eta Nerea Elustondok kantatutako bertsoak ere berreskuratuko dira artxibotik.

Igandean, 15:00etan, ez galdu Hitzetik Hortzera ETB 1en. Eta sarean noiznahi, EITB Nahieran atarian.

Beasaingo saioko bertsoaldiak ere izango dira ikusgai