"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran

2013/05/08
Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Bertan izan da Hitzetik Hortzera.

Bertso-eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Izan ere, hamarkadatan elkarren ondoan egonagatik, elkarren berri gutxiegi izan duten euskal eta erdal komunitateak elkarrenganatzeko ahalegina izan da Hango eta Hemengo bertso jaialdiaren helburua. Gai ematen, aurrez lantegi horretan sekula jardun gabeko lasartearrak aritu dira, horietako batzuk euskaldun-berriak.

Bisita Iñaki Petxarromani

Programako ardatza egingo duen jaialdiaren aitzakian, gaztetxotan euskaldundu eta bertsozaletutako lasartear batekin izan da Jon Artano. Iñaki Petxarroman Berria egunkariko zuzendariordeak bere esperientzia kontatu eta kazetaren erredakzioa erakutsi dio Martin Ugalde Kultur Parkean.

Hendaiako saioa ere bai

Bertan Maddalen Arzallus izan zen gai-jartzailea. Eta inprobisatzen, berriz, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Alaia Martin, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Odei Barroso. Mendi-Zolan gunean izan da aurten udaberrian egin ohi den saioa, eta dotorea atera da.

HITZETIK HORTZERA: ostiral iluntzean  ETB-1en. Eta eitb nahieran.

*Datozen asteotan ez da HHrik izango igande bazkalostean, txirrindularitza emango baitute.

Maia eta Paya Lasarteko saioan