Muxikan izan dute hurrengo parada bertso-udalekuek

2015/08/04
Igandean hasi ziren 9-11 urte bitarteko haurrentzat bertso-udalekuak Gorozikan.

Astebeteko egonaldi honetan, gaur, asteartea, hirugarren eguna dute bertso-udalekuetan.

Atzo eguraldia aprobetxatuz, mendi buelta eder bat emateko aukera izan zuten. Inguruak ezagutzeaz gain, bertako herritarrak ezagutzeko parada ere izan zuten; besteak beste, Onintza Enbeitarekin pasa zuten arratsaldea.

Gaur ere sorpresaz betetako eguna dute aurretik, beste bi bertsolarien bisita izango dute: bazkal ordutik aurrera Julio Soto eta Jone Uria izango dira udalekuetan. Honezkero, eguna antolatzen arituko dira poz-pozik.

Gorozika bertso-udalekuak 2015