Gipuzkoako Herriarteko finalari begira jarriko da Bertsoa

2017/05/23
Am...ona eta Karidadeko Benta taldeekin izango da solasean sareko plaza. Azpeitian jokatuko dute finala, larunbatean bertan.

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da larunbatean Gipuzkoako Herriarteko finala; bertan lehiatuko dira Am...ona (Amasa-Villabona) eta Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) taldekoak. Bi taldeetako kideekin egongo da Bertsoa aste honetan eta ostegunean ikusi ahal izango da eurek kontatutakoa.

Bertsoaldiak ere izango dira entzungai, noski: batetik, Azkoitian gauzatutako Maiatzeko lorak bertso saioko aleak, eta bestetik, Hazparnen egin zen Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako Eskolarteko xapelgoko finaleko bertsoaldiak. Ostiralean, Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko gaitu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin berreskuratutako Bertsoaldi Historikoak.

 

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako Eskolarteko xapelgoko bertsoaldiak entzungai izango dira aste honetan.