Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako parte-hartzaileen hitzak, Bertsoan

2015/09/14
Larunbateko aurkezpenean izan zen Bertsoa eta protagonistekin egoteko aukera izan zuen.

Edukiz lepo dator aste honetan ere Bertsoa, sareko plaza. Pasa den larunbatean aurkeztu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta han egon zen Bertsoa. Txapelketaren inguruko xehetasunak biltzeaz gain, protagonisten hitzak ere jaso zituen. Horiek eta datorren igandean izango den lehen saioaren gaineko informazioa argitaratuko ditu asteazkenean.

Bestalde, Hitzetik Hortzera telebista-saioa berriro hastear da eta denboraldi honetako nondik norakoak ezagutaraziko ditu sareko plazak.

Bertsolaritzaz gozatzeko aukera ere eskainiz, Donostiako jaietan eta Lizardi Sarian botatako bertsoaldi onenak izango dira entzungai. Ostiralean, ohi bezala, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz atzera begirakoa egin eta bertso-saioa gogoraraziko du Bertsoak, sareko plazak.

Bertsoa, sareko plaza