Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala hitzetik hortzera

2019/12/12
Larunbatean izango da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken saioa Donostiako Illunben. Biharamunean Hitzetik Hortzeran ikusi eta entzun ahal izango ditugu oholtzan eta oholtzatik kanpo jazotakoak. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hiru finalaurreko jokatu ostean osatu da Illunben kantatuko duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran dira oholtzara igoko diren bertsolariak.

17:00etan hasiko da finala eta han izango da Hitzetik Hortzera. Finalean bizitako giroa ikusi, bertsoaldi onenekin gozatu eta oholtza gainean bertsotan aritu diren protagonisten hitzak eskainiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian izango da saioa.

Finalaz gozatzeko zuzeneko emankizuna
Gainera, larunbatean bertan ere jarraitu ahal izango da finala Euskal Telebistan. 16:55ean hasita, zuzenean eskainiko da ETB4 katean, eta amaiera ere bai ETB1en albistegiaren ondotik. Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna eta ondoan izango du Martin Aramendi aditua iritzi-emaile lanetan.

Finalistak aurkezpen prentsaurrekoan.