Getxo eta Astitz, Bertso Korrikaren hurrengo geltokiak

2015/03/16
Bizkaia eta Nafarroan Korrikaren harira antolatutako saioak izango dira aste honetan. Martxoaren 18an, asteazkena, bertso-poteoa izango da Getxon, 19:30ean abiatuko dira Gure Etxea tabernatik. Jone Uria eta Peru Vidal arituko dira bertsotan eta herriko musikariek lagunduta ibiliko dira kalez kale. Ostiralean, martxoaren 20an, Astitzko aterpetxean bertso-afaria izango da iluntzeko 21:00etan. Arkaitz Goikoetxea gai-jartzailearen esanetara arituko dira Miel Mari Elosegi "Luze", Oskar Estanga, Ander Fuentes "Itturri" eta Larraungo Bertso-Eskolako bertsolariak.

Hainbat herritan ibili den Bertso-Korrika Getxo eta Astitza iritsiko da aste honetan eta datorren astean Bilbo eta Arrigorriagan izango diren jaialdi eta lagun-arteko saiokin borobilduko da Korrikaren harira antolatutako zirkuitoa.

2015-03-18 Getxo Plaza librea

2015-03-20 Astitz Lagun-artekoa

2015-03-27 Bilbo Jaialdia

2015-03-28 Arrigorriaga Lagun-artekoa