Gaurkotasuna hizpide Hitzetik Hortzeran

2015/02/12
Nola lantzen da aktualitatea egungo bertsogintzan? Eta nola lehenago? Zein iturritik edaten du bertsolariak bere iritzia sortzeko? Eta iritzi hori plazaratzeko zer aukera ditu? Eta guztiari buruz eduki behar du iritzia? Eta beti plazaratu behar ditu?.

Galdera asko, eta erantzunetara hurbiltzeko Imanol Lazkano, Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita bertsolariengana jo du Hitzetik Hortzerak.

Horiekin batera gai honen inguruan kantatutako hainbat bertso berreskuratu ditu artxibotik. Politikari, gai sozialei, umore egiteari… nola begiratu izan dio bertsolariak?

Lezoko jaialdiaren berri ere emango da aste honetako programan. Gezala aretoan goxo eta umoretsu aritu ziren Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia. Bertako bertsoaldi ederrenak gerturatuko dira igandean.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Lezoko jaialdiaren berri ere emango da asteon Hitzetik Hortzera programan