Gasteizko Printzipal Antzokian elkartuko gara

2013/03/15
Guztia prest da. Arabako Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da bihar. 15:30ean irekiko dira antzokiko takilak, oraindik sarrerarik eskuratu ez duzuenok bertan eskuratzeko aukera izango duzue. 17:00etan irekiko dira ateak eta 17:30ean hasiko da saioa.

Bertaratzerik ez duzuenok www.bertsoa.com-en ikusi ahal izango duzue zuzenean.

Hala Bedi eta Info 7 irratiek zuzeneko saio berezia eskainiko dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Lotu!

Gasteizko Printzipal Antzokia bertsozalez beteko da bihar