Araba

Gai-jartzailetzari buruzko tailerra eskainiko da apirilaren 13an Gasteizen

2013/04/03
Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta "Izan gai-jartzaile" tailerra emango dute Josu Goikoetxea gai-jartzaileak eta Uxue Alberdi bertsolariak Gasteizko Amaia Zentroan.

Apirilaren 13an, larunbata, goizez izango da tailerra. Doan izango da eta parte hartu nahi izanez gero nahikoa izango da helbide elektroniko honetara mezu bat igortzea:  araba.sustapena@bertsozale.com

Egitaraua:

- 9:30-11:45: Josu Goikoetxea (gai-jartzailea): Izan gai-jartzailea plazan.

- 12:00-13:45: Uxue Alberdi (bertsolaria): Gaiaren trataera, bertsolariaren aldetik.