Eskolartekoaren azken txanpa, Bertsoan

2015/06/02
Bizkaiko eta Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Eskolarteko finalak burutuko dira larunbatean.

Asteburuan izandako zortzi saioen ondotik, Gipuzkoa Bertsotani jarri dio arreta astearen hasieran Bertsoa sareko plazak. Oñatin, Zumaian, Usurbilen eta Zizurkilen izan ziren saioak, eta haietan bildutako bertsoaldi onenak argitaratuko ditu bihar Bertsoak. Behin betiko sailkapena datorren aste honetan erabakiko da Ataunen burutuko diren bi saioetan eta horietan gertatzen denaren berri ere emango du.

Azken txanpan sartu da Eskolartekoa ere. Bizkaiak eta Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdik larunbatean burutuko dituzte euren finalak eta hala izendatuko dira Euskal Herriko finalean parte hartuko duten bina ordezkariak. Bertso Eskolen Egunak ere egingo dira bietan, eta horien inguruko informazioa eskainiko du Bertsoak aste honetan. Egunean bertan jazotakoak ere bilduko ditu.

Plazatik Gaztetxera txapelketari ere jarraipena egiten ari zaio, eta bigarren finalerdiko bertsoaldien bilduma zintzilikatuko dute. Maiatzaren 29an izan zen saioa Deban, eta aurrera egingo duten bikoteak erabakita, ekainaren 13an egingo den finalera begira jarri dira parte hartzaileak.

Bestalde, bertsolaritzaren ikerkuntzarekin loturiko bi deialdi aurkeztuko ditu Mintzolak bihar, eta horren ingurukoak jasoko ditu Bertsoak. Batetik, bertsolaritza aztertzeko ikerketa kontratua aurkeztuko da, eta bestetik, hiru ikerketa proiektu sari esleitzeko deialdia. Ez hori bakarrik; ahozko diziplinen elkargune ere bada Mintzola eta horretarako topagune diren Ahoa Bete Hots jardunaldiak ere bihar aurkeztuko dira. Horren guztiaren inguruko informazioa bilduko du Bertsoak.

Gainera, pasa den asteburuan Zallan izandako bertso saioan bildutako onena zintzilik duzu, bertso zale, eta ostiralean, ez galdu, zendu berri den Emile Larre gogoratuz, atzera begira jarri eta Bertsoak aukeratu duen pasartea.

Bertsoa, sareko plaza