Erandioko eta Larraulgo saioak, Bertsoa.eus atarian

2018/09/04
Basarri eta Lizardi Sarien berri ere emango du sareko plazak.

Plazetako bertso-jardunaren erakusleihoak ez du atsedenik izan udan; are gehiago, www.bertsoa.eus atariak bazka handia izan du azken asteotan eta oraindik ere opor eta festa ukitua dituzte sareko plazan topatuko ditugun bertsoaldiek. Erandioko eta Larraulgo bertso saioen hautaketa izango da aste honetan entzungai.

Bestalde, Basarri eta Lizardi Sarien ingurukoak ere eskainiko dira; Ibai Esoain bertsolariak irabazi du lehena eta haren hitzak bildu ditu Bertsoa.eus atariak.

Eta asteburuari begira, saioen agenda ere ekarriko du bertsolaritzaren atariak. Gozatu plazaz nonahi eta noiznahi!

Erandioko bertsoaldiak zein Larraulgoak, sarean.