Erabakien inguruan ariko da Hitzetik Hortzera

2015/09/25
Igandean, 15:00etan, ekingo dio denboraldi berriari telebista-saioak.

Bertsolarien erabakimena izango du ardatz Hitzetik Hortzera telebista-saioaren denboraldiko lehen aleak. Testuingurua, gaia, errima eta beste hainbat irizpide aintzat hartuta bertsolariak noraino erabaki ote dezakeen hausnartuko du saioak.

Hala, iazko izaerari eutsiko dio Hitzetik Hortzerak, eta saio bakoitzean bertsogintzarekin lotutako gai bat izango du oinarri: "bertsogintzan sortzen diren korapiloak askatzen saiatuko" direla diote telebista-saioaren arduradunek,  "baita korapilo gehiago eragiten ere". Felix Irazustabarrenak, Beñat Gaztelumendik, Jexux Mari Irazuk eta Eneritz Urkolak osatzen dute erredakzioa.

Ikasturteko ekitaldi bereziei ere jarraipena egingo zaie Hitzetik Hortzeran: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Bertso Eguna, besteak beste.

Igandean, 15:00etan, itzuliko da Hitzetik Hortzera eta bigarren emanaldia izango du saioak astelehenetan, 23:15ean. EITB Nahieran ere izango da ikusgai.

Plazako jardunak uzten dituen aleak ikusgai igandero, Hitzetik Hortzeran