EHUko Uda ikastaroen irekierako Maialen Lujanbioren hitzaldia, Bertsoan

2015/06/23
Eskolartekoari ere helduko dio sareko plazak, iazko saioarekin larunbaterako giroa aurreratuz.

Pasa den astean burutu zen EHUko Uda Ikastaroak zabaltzeko ekitaldia. Maialen Lujanbiok eskaini zuen irekiera hitzaldia eta Bertsoak oso-osorik ekarri du sarera Arial 12, lerroartekoa 1,5, marjinak 2,5 zm izenburua duen hitzaldia.

Larunbatean Eskolartekoaren egun handia ospatuko da Orion; Eskolartekoaren finalaren inguruan egitarau oparoa antolatu da. Eskolartekoan bizitakoak gogora ekartzeko, iazko saioa berreskuratuko du sareko plazak bihar. Ostiralean, berriz, Berritxuko sariketa izango da eta horren ingurukoak aurreratuko dizkigu ostegunean.

Bertsoak ere izango dira entzungai, noski: Santutxuko Udaberriko saiotik ateratako bigarren lagin bat zintzilikatu du Bertsoak, eta Ereñotzuko San Antonio festen aitzakian osatutako bertsoaldiak ere izango dira eskuragai aste honetan. Ostiralean, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, urteetan atzera egingo du Bertsoak San Juanetan botatako bertsoaldi bat berreskuratzeko.

Bertsoa, sareko plaza