Eguberriei bertsotan, Hitzetik Hortzeran

2016/01/07
Manex Agirrek eta Jon Maiak azalduko digute nola kantatzen dieten bertsolariek gabonei.

Urte sasoiak hala aginduta, eguberriei begira jarriko da Hitzetik Hortzeraren denboraldiko 15.atala. Urtero errepikatzen diren osagaiak izaten ditu gabon garaiak, eta horiek ere ohikoak izaten dira egunotako bertso-saioetan. Manex Agirrek eta Jon Maiak gabonei nola abesten dieten azalduko digute, eta errepikatzen diren elementu horiei ertz berriak aurkitzeko egiten duten saiakeraz ere arituko dira. Tartean, bertsoak ere entzungo ditugu: gabon gaua elkarrekin igaro behar duten adinekoa eta zaintzailea, familiakoek bisita dezaten hilarena egiten duten agurea, Inozente Eguna…

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.