Durangon ariko diren bertsolarien aldartea, Bertsoan

2017/11/08
Astearen hasieran Maule-Lextarreko bertsoaldiak izan dira entzungai sareko plazan.

Igandean amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzulia Durangon; bertsotan ariko dira Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran, eta saioaren bezperatan haien aldartea ezagutuko dugu www.bertsoa.eus atarian.

Astean zehar Maule-Lextarreko bertsoaldiak izan ditugu entzungai sareko plazan eta asteburuan ere izango dira gehiago entzungai: Durangoko finalaurrekoa zuzenean ikusi ahal izango da eta gerora bertsoaldien bilduma bat ere izango da gozagai.

Egun euritsuetan ere, gozatu bertsolaritzaz aterpean!

 

Maule-Lextarreko bertsoaldiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.