Bueltan da Hitzetik Hortzera

2014/09/26
Irailaren 28an abiatuko da denboraldi berria. Hortik aurrera, igandero arratsaldeko 15:00etan izango da zita plazaz plaza bildutako bertsoaldi onenak eta hauen inguruko kontuak ikusi eta entzun ahal izateko. Udako errepasoa egin ondoren Donostiako Euskal Jaitako saioa eta Bermeoko jaialdiko bertsoaldiak eskainiko dira denboraldiko lehenengo programan.

Estreinakoan udari egingo zaio errepasoa. Bertako protagonistek kontatuko digute nola joan diren azken hilabeteok Euskal Herriko plazetan. Zer giro, zer festa, zer umore eta zer gai klase izan dituzten.

Horrekin batera Donostiako Euskal Festatako saioa. Bertako bertsoaldi onenak eskainiko dira.  Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Alaia Martin, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre aritu ziren han Amaia Agirreren esanetara

Eta bigarren saioak Bermeora eramango gaitu. Han Bernardo Mandaluniz gidari, Igor Elortza, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren protagonista eta utzi zuten ale aipagarririk.

Horretaz gain berehala hasiko den XILABA bertsulari txapelketako berri eta artxiboko irudiak.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Amaia Agirre eta Alaia Martin Donostiako Euskal Festatan izandako bertso saioan