Bizkaiko Taldekakoan izan da Bertsoa

2019/05/28
Orduko bertsoaldiak zein Bizkaiko Eskolarteko finalekoak entzun daitezke jada sareko plazan.

Abadiñon egun handia ospatu zen larunbatean: batetik, Bizkaiko Eskolarteko finala jokatu zen goizean, eta, bestetik, arratsaldean, Taldekako finala. Han izan zen Bertsoa.eus eta bateko zein besteko bertsoaldiez gain, irabazleen hitzak ere jaso zituzten kamerek. Astea hasi orduko ikusgai eta entzungai dituzu sareko plazan.

Era berean, larunbatean jokatu ziren Bergaran eta Donostian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea amaitzeko bi saioak; horietako bertsoaldien hautaketa ere eskura izango duzu.

Eta aurreko saioekin egin bezala, pasa den asteko Bertsolamintzako bi saioetan hizlari aritutakoei ere eman zaie hitza: Bilboko solasaldiko ideia nagusiak entzuteko moduan zaude jada hizlarien ahotik, eta, laster, Gasteizen esandakoak ere izango dituzu.

Eta albisteak...albiste asko, Bertsoa.eus atarian.

Bizkaiko Eskolarteko eta Taldekako finaletako bertsoaldiak, sarean.