Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko aleak, Hitzetik Hortzeran

2016/12/15
Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilboko Bilbao Arenan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko biharamunarekin batera eskainiko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Bilboko Bilbao Arenan jokatuko da finala larunbatean, 17:00etatik aurrera, eta kantuan ariko dira Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Etxahun LekueBeñat Ugartetxea eta Jone Uria.

Hala, bezperan botatako aleak bildu eta eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak igandean, 15:00etatik aurrera, ETB1en. Tartean, txapeldunaren hitzak ere jasoko dira.

Finalistak Xabier Amurizarekin, finalaren prentsaurrekoan.