Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala emango du Hitzetik Hortzerak aste buru honetan

2014/12/18
Larunbatean bertan, zuzenean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da Miribillan gertatzen dena. Eta Hitzetik Hortzeraren ohiko ordutegian, igandean 15:00etan, finaleko onena. Bertsoaldi aipagarriak eta txapeldunaren hitzak.

#JOSI lelopean azken hilabeteotan Bizkai osoa zeharkatu duen bertsolari  txapelketak azken geltokia, azken puntada, izango du  larunbatean arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta bertan bertsotan arituko direnak: Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Oihana Bartra.

Kristina Mardarasek jarriko dio txapela irabazleari.