Biriatuko ikastola laguntzeko bertso jaialdiaz, Bertsoan

2016/02/22
Saioaz hitz egiteko, Amets Arzallusekin ariko da solasean sareko plaza.

Martxoaren 6an egingo da Biriatuko elizan hango ikastola ttipia laguntzeko bertso jaialdia. Saioan parte hartuko duen Amets Arzallusekin izango da Bertsoa, jaialdi honen gainekoak hurbiletik ezagutzeko.

Martxan diren hainbat sariketen eta ekimenen ingurukoak ere bilduko ditu aste honetan Bertsoak: Erniarraitz eta BBK sariketako emaitzak, Bardoak eta Arabako Kuadrilla artekoaren kronikak, eta Gipuzkoako Eskolartekoari ere jarraipena egiten ari zaio sareko plaza. Martxoaren 12an ekin zitzaion azken honi eta aste honetan izango du bat-bateko hirugarren saioa; baita idatzizkoa eta saio didaktikoa ere.

Garesko saioaren berri izango dugu eta Hernaniko saioko bertsoaldiak ere berreskuratuko ditu Bertsoak. Ostegunean, doinuen hautaketaren inguruko erreportajea ikusgai izango da eta asteburua iristerako, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, duela zenbait urteko bertsoaldia berreskuratuko du. Andoainen asteburuan egingo den Saharako bertso-saioaren aitzakia hartuko du horretarako.

Aste honetan ere, jarraitu bertsolaritza Bertsoan.

Kontu ugari dakartza Bertsoak aste honetan ere