Bihar hasiko dira kantu inprobisatuaren jardunaldiak

2015/09/24
Cerezales del Condado udalerrian eta Leongo hiriburuan egingo dira jarduerak.

Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral jardunaldia abiatuko da bihar. Leonen burutuko da eta Kanariar Uharteetako, Galiziako eta Euskal Herriko ordezkariek hartuko dute parte. Euskal ordezkariei dagokionez, Ane Labaka eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, eta Itxaso Paia eta Karlos Aizpurua gai-jartzaile eta itzultzaile lanetan. Gainerakoan, Kanariar Uharteetatik Yerai Rodriguez eta Lidia Moreno verseadoreak ariko dira, Jesus Cerpa musikaria lagun dutela, eta Galiziatik Daniel Alexandre Vecino "Pinto d’Herbon" eta Xairo Vecino regueifeiroak.

Bihar, 21:00etan, regueifeiroen, verseadoreen eta bertsolarien emanaldia izango da Cerezales del Condadon, Cerezales Antonino y Cinia Fundazioaren egoitzan. Alfredo Puentek gidatuko du saioa.

Hurrengo egunean, 17:00etan, Bertsolari dokumentalaren trailerraren proiekzioa eta hiru adieretako ordezkariez osatutako mahai ingurua eskainiko da Leonen, hiriburuan. 20:00etan, regueifeiroen, verseadoreen eta bertsolarien emanaldia eskainiko da, Itxaso Paiak gidatutako saioan. Larunbateko bi jarduera hauek Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan burutuko dira.

Jardunaldia Europa bat-batean egitasmoaren baitan garatutakoa da, eta Fundación Cerezales Antonino y CiniakFundación Sierra PambleykDonostia 2016, Europako Kultur Hiburuak eta Mintzola Fundazioak antolatu dute.

Jardunaldiaren inguruko informazioa www.mintzola.eus atarian izango duzue eskuragai.

Yerai Rodriguez verseadorea izango da parte-hartzaileetako bat (Argazkia: Conny Beyreuther, Bertsolari aldizkaria / XDZ)