Araba

Bihar aurkeztuko da Arabako Txapelketako finala

2013/03/10

Datorren larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Gasteizko Printzipal antzokian arratsaldeko 17:30ean hasita.

Sei bertsolari oholtzaratuko dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Finalaren aurkezpen prentsaurrekoa astelehenean izango da, martxoak 11, goizeko 11:30ean, Printzipal Antzokian. Bertan izango dira sei finalistak.

Gogoan izan sarrerak salgai direla Gasteizko Amaia Zentroan eta www.bertsosarrerak.eu atarian.

Sei finalistak