Azken bi ikastaroak Bertsoa Unibertsitatean eskolaren barruan

2014/07/10
"Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" ikastaroa amaituta, beste bi ikastaro izango dira EHUko Udako Ikastaroetan, Bertsoa Unibertsitatean eskolaren barruan. "Bertsolaritza eta beste sorbideak" izenekoa egingo da gaur eta bihar, berriz, "Bertsolaritza eta gaurko gizartea" ikastaroa egingo da. Horrez gain, gaur arratsaldean bertso saio esperimentala egingo dute Donostiako Miramar Jauregian.

Astelehenean jarri zen martxan Bertso Unibertsitatean eskola, EHUko udako ikastaroek eta Mintzola Fundazioak antolatutako ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Lehen hiru egunetan “Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan” ikastaroa izan da protgonista eta gaur eta bihar beste bi ikastaro egingo dituzte.

Bertsolaritza eta beste sorbideak” ikastaroa jarri dute gaur martxan. Maialen Lujanbiok, Unai Iturriagak eta Andoni Egañak hartuko dute parte egun bateko iraupena duen ikastaro honetan. Beñat Gaztelumendi da ikastaroko zuzendaria. Ikastaroari amaiera emateko, "Gai edozertarako" bertso saio esperimentala eskainiko dute Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak 19:30ean Donostiako Miramar jauregian

Bihar amaituko da Bertso Unibertsitatean eskolaren lehen edizioa Bertsolaritza eta gaurko gizartea” ikastaroarekin. Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxe izango dira hizlariak, Arkaitz Goikoetxearen zuzendaritzapean.

Ainhoa Agirerazaldegi, asteazkeneko saioetako batean.