Bertsozale.com ataria berritua

2013/02/27
Bertsozaleoi zerbitzu egokiagoa eman asmoz, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzari esker, atari berritua estreinatu dugu gaur. CodeSyntax enpresarekin garatu dugun erreminta hau Bertsozale Elkartearen proiektu osoaren erakusleiho bilakatu nahi dugu.

Elkarlanean proiektu berean ari garen sei elkarteren atari korporatiboa da eta, bertatik, martxan ditugun hainbat proiektuetarako sarbide zuzena eskaini nahi dizuegu: bertso saioak antolatzeko sortutako Lanku Bertso zerbitzura, urte luzez garatzen aritu garen Bertsolaritzaren Datu Basera, Bertso Plaza Digitala Elkartearekin elkarlanean garatzen dugun Bertsoa.com plaza digitalera, EITBrekin batera ekoizten dugun Hitzetik Hortzera saiora...

Garai batez egokitzapenak eta hobekuntzak egiten arituko gara, baina, aldaketa gustukoa izatea espero dugu.