Bertsotarako gaien inguruan hausnartuko du Hitzetik Hortzerak

2016/03/04
Jose Luis Urdangarin eta Ion Beloki gai-jartzaileek beren iritziak emango dituzte.

Ehunka gai dauzkate bertsolariek eta gai-jartzaileek beren inguruan. Saioa antolatzerakoan, ordea, batzuk hautatu eta ondorioz besteak baztertu behar izaten dira. Gai-jartzaileak gaiok nondik ateratzen dituen eta zeren arabera hobetsi edo baztertzen dituen hausnartuko du aste honetako Hitzetik Hortzerak. Horretarako Jose Luis Urdangarin eta Ion Beloki gai-jartzaileen iritziak bildu dituzte.

Tartean, bertsoak entzungo ditugu: sukalde barruko reality showak, eguneroko bizitzako desertuak eta 1999an Andoni Egañak bere erretiroa bando, eskela eta sukalde errezeta moduan iragarri zuenekoa ekarriko da gogora.

Igandean, 15:00etan, ez galdu Hitzetik Hortzera ETB 1en. Bestela, hitzordua noiznahi egin dezakezu www.eitb.tv webgunean.

Sahararen alde Andoainen egin zen saioan izan zen Hitzetik Hortzera