Bertsolaritzako Emakumeen V. Topaketa egin da Askizun

2016/09/26
Urteotan egindako bidea ospatzea izan da aurtengo edizioaren gaia.

Bertso munduko emakumeak urtean behin elkartzeko espazioa bihurtu da Emakumeen Topaketa. Irailaren 23tik 24ra ospatu da V. edizioa izan dena, Getariako Askizu auzoan; 16 urtetik 51 urtera bitarteko 19 emakumek jarri dute beretik.

Aurtengo edizioaren gaia urteotan egindako bidea ospatzea izan da. Partaideengan umore ona eta elkartu izanaren poza utzi ditu topaketak, eta eraikitzen eta partekatzen jarraitzeko gogoa. 

Adin guztietako 19 emakume bildu dira aurtengo topaketan