Bertsokabi Sariketaren ingurukoak, Bertsoan

2017/10/04
Bihar bertan hasiko da Iruñerrian Nafarroako bertsolari gazteei zuzendutako sariketa. Haren berri emango du aste honetan Bertsoak. Eta noski, Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipena egiten ere jarraituko du.

Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketa abiatuko da bihar Iruñean. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu Nafarroako bertsolari gazteei zuzendatutako sariketa honek, eta xehetasun guztiak bilduko ditu Bertsoak datozen egunotan.

Bestalde, Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipena egiten segituko du sareko plazak. Segurako eta Leitzako bertsoaldiak zein protagonisten saio ondorengo balorazioak entzungo ditugu, eta era berean, Zallako eta Zumaiako final laurdenetan ariko diren bertsolarien sentsazioak ere ezagutuko ditugu, saioaren aurretik duten aldartea ezagutzeko. Asteburu honetan ere zuzenean jarraitu ahal izango dira saio hauek bertsoa.eus atarian.

Horretaz gain, bertsolaritzari loturiko beste hainbat albiste ere ekarriko ditu Bertsoak aste honetan.

Bertsoa, sareko plaza.