Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran

2020/11/26
Iruñea bertsoz, musikaz eta hitzaldiz bete du 30 aldiz Bertsoaroak, eta egindako ibilbideari begira jarriko gara. Larunbatean eta igandean, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Azaroak azaro eta arazoak arazo, kulturak eutsi dio bere egitarauari Iruñean. 30. edizioa izan du aurtengoa Bertsoaroak, bertsolaritzari eskainitako Iruñeko hilabete kulturalak. Urteurren berezi honetan, egitasmoan modu batera edo bestera aritu diren bost ahots jarri ditugu parez pare Hitzetik Hortzeran, urte hauetako bizipenez eta aurrera begirako erronkez aritzeko.

Alde batetik, Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perezekin elkartu gara Iruñeko Kondestable Jauregian; han antolatzen dira Bertsoaroko zenbait ekitaldi. Bestetik, duela 30 urte gai-jartzaile lanetan aritu zen Mikel Taberna eta gaur egun gai-jartzaile lanetan diharduen Alaitz Rekondo elkartu ditugu Nafarroako Antzerki Eskolan. Eta bertsorik ez delako bertsolaririk gabe bi bertsolari gazterekin ere egin dugu hitzordua; Joanes Illarregi eta Sarai Robles.

Aurtengo Bertsoaroko lehen bertso saioa ere ekarriko dizuegu. Saio berezia izan zen; hain zuzen, kantuan izan ziren duela 30 urte aritutako Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso, eta gaur egungo bi bertsolari gazte: Joanes Illarregi eta Sarai Robles. Gainera, Etxarri-Aranatzen izan zen jaialdiko bertsoaldi hautaketa ere eskainiko dugu.

Bertsoaldi kuttuna, Gasteiztik
Aroa Arrizubieta eta Unai Anda Gasteizko bertso-eskolako kideak ezagutuko ditugu asteburuko saioan: 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bertsoaldi bat aurkeztuko digute.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Kondestable Jauregian elkartu da Eider Ander Perezekin.