Bertsoa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseari begira

2016/10/03
Sareko plaza Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpen prentsaurrekoan izango da. Gainera, Xilaba Bertsulari Xapelketaren bigarren kanporaketakoak ere bildu ditu sareko plazak.

Udako etenaldiaren ondotik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bueltan da udazkenean. Txapelketaren egutegia eta gainerako xehetasunak asteazkenean eskainiko ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta horiek guztiak bilduko ditu Bertsoak. Bestalde, pasa berri den asteburu honetan jokatu da Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa eta han botatako bertsoaldiak izango dira entzungai asteazkenean.

Udan izandako bertso-udalekuak laburtzen dituzten bideoak ere plazaratuko dira asteazkenean: Orioko, Irañetako, Bidarraiko, Muxikako eta Zuhatzako oroitzapenak ekarriko ditu sarera Bertsoak. Bestalde, irailaren 24an Bilbon egindako Jakinduriek mundue erreko dau bertso-zientzia emanaldiko bertsoaldiak berreskuratu ditu, eta bihar Loiuko Lauroeta auzoan botatakoak izango dira entzungai.

Iragan astean zendutako Imanol Urbietari keinu eginez, bere omenez berreskuratuko dira bertsoaldiak ostiralean Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

"Jakinduriek mundue erreko dau" emanaldiko bertsoak entzungai dira sareko plazan.