Bertso Udalekuetarako izen-ematea bihar hasiko da

2020/03/02
Webgune honetan bertan egokituko den orria beteta eman ahal izango da izena; 8:00etatik aurrera irekiko da izen-ematea. Martxoaren 16ra arte, egun hau barne, bertso-eskolako kide direnek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko kide dutenek izango dute lehentasuna.

2002 eta 2011 bitartean jaiotakoek izango dute Bertso Udalekuetan parte hartzeko aukera. Adinaren arabera, txanda batera edo bestera joango dira gazteak: Orion, Zugarramurdin, Uitzin, Sopelan eta Zuhatzan izango dira egonaldiok, eta guztiak uztailean izango dira.

Webgune honetan topatuko duzu txanden inguruko informazio guztia: parte-hartzaileen adinak, udalekuetako egunak zein prezioak, bihar irekiko dugu izen-ematea. Martxoaren 16ra arte, bertso-eskoletako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna. 8:00etan jarriko da martxan webgune honetan bertan izena emateko egokitutako orria.

Behin epe hori pasata, martxoaren 18an irekiko da izen-ematea gainerako interesdunentzat. Martxoaren 30era arte eman ahal izango da izena, egun hau barne.

Apirilaren 20a baino lehen erantzungo zaie izena eman duten guztiei, lekurik baduten jakinarazteko eta ordainketarekin aurrera egin dezaketela jakinarazteko. Taldearen osaketan aintzat hartuko dira lurralde guztien presentzia eta izena emateko ordena.

Martxoan jada, udarara jauzi!