Bertso Udalekuetan begirale, sukaldari edo zuzendari izateko prest?

2017/02/13
Ostegunean, otsailaren 16an, zabalduko da izen-ematea www.bertsozale.eus atarian bertan. Bertso Udalekuen gunean egongo den izen-emate orria bete beharko da horretarako.

2017ko udan Bertso Udalekuetara begirale, sukaldari zein zuzendari moduan etorri nahi dutenentzako izen-ematea otsailaren 16tik martxoaren 16ra arte zabalduko da.

Izena emateko www.bertsozale.eus atarira sartu eta Bertso Udalekuen gunean topatuko duzue bete beharreko izen-emate fitxa; bestela, telefonoz 943 69 41 29 zenbakira deituta. Gogoan izan, hezitzaile gisa etortzeko beharrezkoa dela bertso-eskolako kide izatea eta begirale izateko begirale titulua ere behar dela.

Bestalde, udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoentzako izen-ematea martxoaren 13an zabalduko da bertso-eskolako kideentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat. Gainerakoek, martxoaren 30etik aurrera izango dute aukera. Laster eskainiko da txanden inguruko informazioa.

2016ko Bertso Udalekuak, Orion / XDZ