Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea, martxan

2019/03/25
Bertso eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izan dute izena emateko lehentasuna orain arte; gaurtik aurrera gainerako gazteek ere izango dute aukera.

Gaur hasi eta apirilaren 12ra arte, bertso eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek ez ezik, gainerako interesdunek ere eman ahal izan dute izena; alegia, ez da beharrezkoa izango aipatutako bi baldintza horietako bat betetzea.

Aurrekoan bezala, bi eratara egin ahal izango da: www.bertsozale.eus webgunearen bitartez, atarian egokitutako izen-emate orria betez, edo +34 943694129 telefonora deituta.

Duzunaritze, Uitzi, Aubixa, Orio eta Zuhatza; horiek aukerak. Azken txanda abuztuan egingo da eta gainerakoak uztailean; gainera, egonaldi bakoitzak adin tarte jakin bateko gazteak hartzen ditu. Beraz, ikusi xehetasunak hemen.

Bost txanda izango dituzte aukeran gazteek.