Bertso Udalekuetako begiraleek prestaketa asteburua egin dute

2016/05/02
41 hezitzaile ariko dira aurtengo udalekuetako txandatan.

Zestoako Sastarrain aterpean elkartu dira, giro ederrean, 2016ko udalekuetan 5 txandatan ariko diren begirale, zuzendari eta sukaldariak. Aurtengo edizioa 41 hezitzailek eta 185 haurrek gozatuko dute. Udalekuen aurretik hezitzaileek elkar ezagutzea, Bertso-udalekuen izaeraz gogoetatzea eta txanda bakoitza bere plangintzarekin hastea dira asteburu honen helburuak. Uda iristeko gogoz jarri gara danok ere! 

Zestoako Sastarrainen izan dira begiraleak.