Bertso Udalekuen 20. urteurrena ospatzeko, bazkaria Amurrion

2017/10/24
Urte hauetan Bertso Udalekuetan hezitzaile aritu direnentzat bazkaria egingo dugu, azaroaren 19an. Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, azaroaren 12ra arte.

Bertso Udalekuek urteurren biribila bete dute aurten: 20 urte. Urteurrena behar bezala ospatzeko, bazkaria antolatu da Bertso Udalekuetan parte hartu duten hezitzaileentzat, begirale, zuzendari zein sukaldarientzat. Azaroaren 19an izango da otordua Amurrioko gaztetxean, 14:00etan; hain zuzen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bat gauzatuko da egun horretan han. Txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke, 15 euroren truke, eta azaroaren 12ra arte egongo dira eskuragai.

Eskuratu bazkarirako txartelak, hemen!

Udaz uda, 114 txanda gauzatu dira, 207 begiralek eskutik eskura bultzada emanaz hain izaera berezia hartzera iritsi den ekimen zoroari. 3.500 haur eta gaztetxo inguru dira Bertso Udalekuen aztarna daramatenak, bertsolaritzarekiko lehen bizi esperientzien artean. Ospatzekoa, 1998an Hazparnen abiatu zen abenturak, hainbeste hezitzaile, bertsolari eta guraso festazaleri esker egindako ibilbidea.

Hala, bazkaritan elkartzera gonbidatuta daude proiektu honen parte izan diren hezitzaile denak.

 

Aurten Bertso Udalekuetan aritu diren begiraleak.