Bertso Udalekuak gogoratu nahi?

2019/09/25
Duzunaritzen, Uitzin, Aubixan, Orion eta Zuhatzan izan ziren txandak. Udaleku bakoitzeko bideo bana jarri dugu sarean ikusgai.

Ohiko oroigarria izaten da Bertso Udalekuetan bildutako argazki eta bideo sortarekin ikus-entzunezkoa egitea eta egonaldiko soinu-bandarekin laguntzea.

Uztailean eta abuztuan egin dituzte Bertso Udalekuak: Duzunaritzen, Uitzin, Aubixan, Orion eta Zuhatzan izan dira txandak, eta 200 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, 40 bat hezitzailerekin batera.

9 eta 18 urte bitarteko gazteek, ohiko udalekuetan egiten diren aisialdiko kirol eta jolas ekintzez gain, bertsoaz eta ahozko kultur sorkuntzaz gozatu ahal izan dute. Datorren udan, gehiago!

Bertso Udalekuetako ikus-entzunezkoak, hemen