Bertso Passion saioko hautaketa, sarean

2019/10/08
Bertsoa.eus atarian topatuko duzu Tafallan izandako bertso saio musikatua ere.

Donostia International Physics Centerren eskutik eta Passion for Knowledge jardunaldien baitan gauzatu zen Bertso Passion emanaldia pasa den asteazkenean. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Maialen Lujanbio bertsolariak aritu ziren kantuan, zientzialariak lagun, eta han izan ziren Bertsoa.eus atariko kamerak ere. Bertsoaldiak jada entzungai daude sareko plazan.

Larunbatean, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egin zen Tafallan: Alaia Martin, Onintza Enbeita, Sarai Robles eta Uxue Alberdi izan ziren bertsotan, Danele Sarriugarteren gaiei erantzuten. Orduko bertsoaldien hautaketa ere aste honetan eskainiko da.

Hori eta bat-batean gertatzen diren hamaika bertso kontu, Bertsoa.eus atarian.