Bertso Eskolen Eguna hartuko du larunbatean Agurainek

2015/11/11
Egun osoko egitaraua prestatu da; tartean, Bertsotruk egitasmoa aurkeztuko dute bertso-eskolek.

Euskal Herriko hainbat bertso-eskolek hartuko dituzte Aguraingo kaleak, Bertso Eskolen Eguna tarteko; hasteko, 12:00tan Jo ta Fa txarangarekin bertso-poteoa egingo da, eta kantuan ariko dira bertso-eskola ezberdinetako ordezkariak. 14:30ean bazkaria eskainiko da.

Bazkalostean, Bertsotruk egitasmoa aurkeztuko da. Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin sortu du ekimena Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Sudurgorriak taldeak luzatuko du gero jaia, bertsozaleak tabernaz taberna lagunduz.

2015-11-11

 

Bertso Eskolen Eguna 2015