Bertso-eskolako irakasleentzat formazio saioa, Arantzazu Loidirekin

2013/02/25
Bertso-eskoletako haurrek publikoaren aurrean jarri eta inprobisatzeko pausoa ematen dute Eskolarteko Txapelketetan, bertso saioetan... Haurrei egoera horiei aurre egiten nola lagundu ez dugu jakiten, askotan, bertso-eskolako irakasleok.
Behar horri erantzunez formazio saioa antolatu da:
  • Eguna: martxoak 16, larunbata.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Tokia: Villabona, Bertsozale Elkartea.
  • Izena emateko epea: martxoak 1 / transmisioa@bertsozale.com/ 943 69 41 29
  • Ikastaroa dohainik da.
Arantzazu Loidik gidatuko du saioa; umetatik bertso-eskolan ibilia eta plazarako pausoa emana, Eskolarteko Txapelketan epaile izana hainbat urtetan, eta egun PRH Helduen heziketarako psikopedagogia eskolako hezitzaile dena. Informazio gehiago hemen.