Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran

2015/01/29
Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldiaren laburpena eskainiko du Hitzetik Hortzerak igande bazkalostean ETB1en.

“Jolastu nahi?” lelopean jolaserako gonbita egingo zaie bertsolariei Kursaaleko Areto Nagusian. Hamabi bertsolari izango dira oholtzan: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Ekitaldiko bertsoaldirik onenak ikusgai izango dira Hitzetik Hortzeran. Igande bazkalostean ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian. 

Jone Uriak publiko artetik kantatu zuen 2014ko Betso Egunean