Bergarako eta Zegamako saioak, Bertsoa.eus atarian

2018/04/03
Lazkao Txikiren heriotzaren urteurrena ere gogoratu du gaur sareko plazak.

Zenbaitentzako atseden egunak izanagatik, plazan bertsoak ez du etenik eta ezta Bertsoa.eus atarian ere. Bergarako eta Zegamako saioen hautaketa eskainiko du sareko plazak aste honetan: Unai Agirre, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia aritu ziren bertsotan lehenean, eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak eta Iker Zubeldia, berriz, Zegaman.

Apirilaren 3arekin zendu zen duela 25 urte Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki", eta urteurrena medio gogoan izan du gaur Bertsoa.eus atariak bertsolari ezaguna. Bestalde, Plazatik Gaztetxera txapelketaren XVI. edizioa hasiko da aste honetan eta Osinalde sariketako finala gauzatuko da larunbatean; horien zein asteburuko agendaren berri izango duzu www.bertsoa.eus atarian.

Gozatu bertsoaz!

Bere heriotzaren urteurrenean, Lazkao Txiki gogoan izan du Bertsoa.eus-ek.