Aurtengo lau argitalpen berri, Durangoko Azokako postuan

2014/12/02
Hilaren 5etik 8ra egingo da aurtengo Durangoko Azoka eta bertan izango gara Bertsozale Elkartea zein Lanku. Goienkaleko 69an topatuko duzue postua. Aurreko urteotako argitalpenekin batera, urtean zehar argitara eman diren lau nobedade izango dira bertan. Horrez gain, Saguganbara gunean, bertsolaritzarekin lotutako hainbat ekimen antolatu ditu Mintzola Fundazioak.

Urtero bezala, euskal kulturaren bilgune nagusia den Durangoko Azoka izango dira Bertsozale Elkartea eta Lanku. Aurreko urteotako argitalpenekin batera, urtean zehar argitara eman diren lau nobedade izango dira bertan. Saguganbara gunean ere, bertsolaritzarekin lotutako hainbat ekimen antolatu ditu Mintzola Fundazioak.

Hilaren 5etik 8ra egingo da aurtengo Durangoko Azoka eta bertan izango dira Bertsozale Elkartea zein Lanku. Hain zuzen ere, Goienkaleko 69an izango da Lanku eta Bertsozale Elkartearen postua.
Bertan azken urteotan bertsolaritzarekin lotuta argitaratu dugun materiala ikusteko eta erosteko aukera izango da, liburuak, CD-ak zein DVD-ak. Ohi bezala, Elkarteko bazkideek prezio merkeagoan eskura ditzakezue argitalpenok. Halaber, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak ere erosteko aukera izango da bertan.
Horiekin batera, aurten argitara eman ditugun lau argitalpen berri ere eskuragai izango dira Durangoko Azokan.
Mañukorta, bertsonajea. Markina-Xemeingo bertsolari ezagunari buruzko liburua idatzi du Xabier Amurizak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak argitaratu du liburua.
Bapatean 2013. Ohi bezala, pasa den urteko bertso hautaketa zabala bildu dute Bapatean bilduman. Horietako asko Elkarteak berak grabatu ditu, baina beste asko borondatezko grabatzaileen sare zabalak bildu ditu. Horiei dago eskainia Bapatean 2013. Martin Aramendi arduratu da bertsoen hautaketaz eta transkribaketaz, Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean.
Sortuz sortu. CD bikoitza argitaratu du Bertsularien Lagunak Elkarteak. Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertso eskoletako haurrek grabatu dituzten bertso musikatuak aurki daitezke lan horretan. Oskar Estangak musikatua, Nicolas Perezek masterizatua, Aimar karrikak, Xan Alkhatek eta Odei Barrosok grabatua eta Lanku Kultur Zerbitzuak diseinatu eta argitaratua. Bertako irabaziak, Bertsularien Lagunak Elkartera joango dira, hiru herrialde horietan bertsolaritza sustatzen segitzeko.
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Udaberrian 2013ko Txapelketa Nagusiko liburua argitaratu zuen Bertsozale Elkarteak. Bertan saioetako kronikak eta txapelketa osoko bertso hautatuak biltzen dira, hainbat adituren iritzia eta gogoetekin batera. Liburuarekin batera doan CDan Txapelketa Nagusiko bertso hautatuak entzun daitezke.

Goienakale 69an kokatu dugu Bertsozale Elkartearen eta Lankuren postua