Astelehenean zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea

2016/03/30
Lehen epe honetan, bertso eskoletan dabiltzan haurrek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena.

Apirilaren 4ean, astelehenean, goizeko 9etatik aurrera zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko lehen epea, apirilaren 15era arte. Lehen epe honetan izena emateko aukera izango dute bertso-eskoletan dabiltzan haurrek, zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek.

Izen ematea gure webgunetik egin daiteke, astelehenean bistaratuko dugun formularioa betez: www.bertsozale.eus. Telefonoz Bertsozale Elkartera hots eginda ere eman daiteke izena: 943 69 41 29.

Bigarren epea apirilaren 18tik 29ra bitartean zabalduko dugu, tokirik gelditu den txandatan izena eman ahal izateko.

Txandak osatzerako orduan, kontutan hartzen dugu izena emateko ordena ere. Beraz, azkar ibili!

2016ko txanden berri jakiteko, hemen eskuorria.

Telefonoz zein internetez egin ahal izango da izen-ematea