Astelehenean irekiko da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izena emateko epea

2016/09/29
2017ko udaberrian jokatuko da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eta bertan parte hartzeko izen-ematea urriaren 3an ireki eta azaroaren 11n bukatuko da.

Auzolanean antolatutako txapelketa izango da 2017koa. Txapelketaren helburua herri eta eskualdeetako bertso mugimenduari bultzada bat ematea izango da, bertso-eskolen arteko harremanak sustatuz.

Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da eta talde bakoitza gutxienez sei kidek osatuko dute:

-Hiru edo lau bertsolari (saio bakoitzean 3 bertsolarik abestuko dute)

-Gai-jartzaile bat

-Epaile bat

-Antolakuntzarako ordezkari bat

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.