Aste honetan, Donostian, Durangon eta Alkizan bildutakoak

2018/09/25
Gainera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketari eta Hernandorena Sariketari ere egingo dio tartea sareko plazak.

Bi saio ez eta hiru emanaldietako bertsoaldi hautaketa izango da ikus-entzuteko www.bertsoa.eus atarian. Batetik, Donostiako Aiete auzoan Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariek eskaini zituzten aleak; bestetik, Aitor Sarriegik eta Jone Uriak Jakinduriek mundua erreko dau bertsozientzia saioan emandakotik; eta, azkenik, Alkizako jaietan Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Unai Mendizabal bertsolariek eskainitako onena izango da ikus-entzungai.

Gaur bertan aurkeztutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketari ere jarriko dio arreta sareko plazak, eta baita erritmo polita hartuta bukatzear den Hernandorena Sariketari ere. Albiste izango dira baita ere Lazkao Txikik jasotako omenaldia, agenda eta bat-bateko hamaika kontu.

Donostiako Aiete auzoan kantatutakoak, Bertsoan.