Arabako Txapelketako finala zuzenean Bertsoan

2015/03/17
Gora Gasteiz ekimenak antolatutako jaialdiko bertsoak eta Nafarroako Txapelketako azken finalaurreko hautaketa ere sareratuko ditu Bertsoak asteon.

Arabako Txapelketako finala jokatuko da larunbatean Gasteizen eta Bertsoak zuzenean emango du ekitaldia. Oihane Perea, Ruben Sanchez, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita arituko dira Printzipal antzokian, 17:30ean hasita. Zuzeneko kontakizuna Aitzol Barandiaranek gidatuko du eta Izar Mendiguren arituko da iruzkingile lanetan.

Finaleko hautaketa iganderako sarean

Arabako finala zuzenean emateaz gain, finaleko bertso hautaketa zabala sarean izango da igandean bertan.

Aitor Mendiluzeri elkarrizketa

Aitor Mendiluzeren plazako bertsogintzaz andoaindarraren lekukotza ere ekarriko dugu Bertsoara aste honetan. BECeko finalaren ondoren, plazan goraldia izan du Mendiluzek eta bere momentuko bertsogintza zertan den azalduko dio Bertsoari.