Anjel Larrañagaren azken lanaz, Bertsoan

2018/11/06
"Lana festa bihurtuz" izeneko liburu eta diskoa kaleratu du Anjel Larrañaga bertsolari eta pandero-jotzaileak Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik. Aitzakia hori tarteko, elkarrizketa egin dio azkoitiarrari sareko plazak.

Ostegunean plazaratuko da Bertsoa.eus atarian Anjel Larrañaga bertsolari eta pandero-jotzaileari egindako elkarrizketa. Larrañagak Lana festa bihurtuz izeneko lana atera berri du, Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik eta Joxean Agirre idazleak idatzita.

Gainera, Errenteria eta Gernika-Lumoko jaialdiak zein Bizkaiko azken kanporaketako hautaketa entzun ahal izango da sareko plazan. Eta, noski, Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrerantzean izango duen ibilbideari, taldekako Xilabari, Hitzetik Hortzerako edukiei eta beste hamaika konturi ere egingo zaie tartea www.bertsoa.eus gunean.

Ostegunean izango da elkarrizketa ikusgai.