Amurrioko eta Hernaniko saioak, Bertsoa.eus atarian

2019/01/08
Bestalde, Estitxu Arozena bertsolari lesakarrari egindako elkarrizketa ere sarean dago ikusgai eta entzungai.

Gabonetan hainbat bertso saio izan dira batean eta bestean, eta horien jarraipena egin du Bertsoa.eus atariak; tartean, Hernaniko Bertsolataren baitan eskainitako bertso saioa eta Amurrion Txapelketa Nagusiko finalistekin egindako jaialdia jaso dituzte atari digitaleko kamerek. Lehenean, Agin Laburu, Beñat Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oier Iurramendi bertsolariak aritu ziren, Aritz Zerainek jarritako gaiei erantzuten. Amurriokoan, Aintzane Irazusta gai jartzailearen gidaritzapean, 2017ko Txapelketa Nagusiko finalean kantuan aritu ziren bertsolariak oholtzaratu ziren - Jon Maia aritu zen Unai Agirreren ordez -.

Bestalde, Estitxu Arozena lesakarrari egindako elkarrizketa sarean dago ikusgai eta entzungai. Eta Mikel Laboa gazte sariketa, agenda eta beste hamaika kontu hamabi hilabetekoa hasteko.

Bertsolataren baitan egin zen saioa Hernanin.