Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/23
Igande arratsaldeko plana osatzeko, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa eskainiko da zuzenean ETB4n Donibane Lohizunetik.

Pasa den igandean Amurrion jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Han izan ziren kantuan Beñat GaztelumendiEtxahun LekueJon MaiaJon MartinNerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en; eta gero, EITB Nahieranen ere izango da saioa.

Bestalde, igandean Donibane Lohizunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko azkenaurrena. Han izango dira kantuan Agin LaburuIgor ElortzaIñaki ApalategiJone UriaJulio Soto eta Maialen Lujanbio. Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta Bertsoa.eus atarian 16:55etatik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

Gainera, bertsoaldi onenak ikusgai izango dira astelehenean bertan, 23:30ak aldera, Aulki-Jokoaren ondotik.

Amurrion izan zen saioa pasa den igandean. / Gari Garaialde - XDZ